XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

FALTSUKERIA (EGIA EZ OSOA) ADIERAZTEKO MODUAK.

Irakurri dugun ipuinean badira gauza bat egi egiazkoa ez dela adierazteko zenbait modu.

Adibidez, hasieran jauna eta andereño deituak izan direnei, azkenean delako andereñoa eta delako jauna esaten zaie.

Honekin, jauna eta andereño baino gehiago, beste zerbait izango zirela adierazten zaigu.

Ohar zaitez: Dirua ahaztu zitzaion eta dirua ahaztu zitzaiolakoa egin zuen.

Esaldi bi horien arteko aldea zein da?.

mingarri izan zitzaion eta mingarri izango balitzaio bezala.

Zer adierazten dute esaldiok? Zein da hoien arteko diferentzia?.

Ikas ezazu zuk ere inoren faltsukeriak adierazten, goiko ereduei jarraituz: EGIAZKOA
Gogo handia zuen.
Negarra irten zaio.
Lurrera erori da.
Ordaindu du
.

PLANTAK EGINEZ
Gogo handia zuelakoa egin zuen.
Negarra irten...... egin du.
Negarra irtengo ba...... bezala egin du.
Lurrera erori...... egin du.
Lurrera eroriko...... bezala egin du.
Ordaindu...... egin du.
Ordainduko...... bezala egin du
.